Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, aste honetan Bertsoan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa amaitu berritan, finaleko bertsoaldiak utzi ditu biharamunak Bertsoan. Horiei gutxi barru batuko zaizkie Beñat Gaztelumendi txapeldunaren eta gainerako zazpi finalisten hitzak: Alaia Martin, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Unai Agirre, Oihana Iguaran, Jon Maia eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”.
Azaroan hasi zen Bertsotruk ekimena eta jada lehen saioen ingurukoak ere bildu ditu Bertsoak, haietan parte hartu duten bertso-eskolen begiradatik. Asteazkenean ezagutuko ditugu egitasmoak emandako lehen pausoak. Bestalde, Bertso Egunaren gainean jakin beharreko lehen xehetasunak ere ezagutuko ditugu.
Bertsolariek eta bertsozaleek partekatzen dituzten inertzia ideologikoen hausnarketarako plaza ere zabalduko du Bertsoak ostegunean; eta Hitzetik Hortzerak ekarriko duena ere jakingo dugu asteburua iritsi aurretik.
Bertsoei dagokionez, asteartean Markina-Xemeingo bertso-saioa izango da gozagai, eta ostiralean, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, atzera begirakoa egin eta bertsoaldia berreskuratuko du Bertsoak.
Gabonetan ere, bertsolaritzaz jakin beharreko guztia Bertsoan!