Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, parte hartzaileen ahotik

2019/09/10
Larunbatean Asteasun egin zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurkezpen ekitaldia parte hartzaileekin. Han izan zen Bertsoa.eus atariko lantaldea ere eta han jasotakoak ekarriko ditu sarera.

Pello Errota eta Mikaela Elizegi bertsolarien herrian egin zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako ekitaldia, txapelketa bera hasi baino astebete lehenago eta Pello Errotaren heriotzaren urteurrena aitzakia. Asteasuko alkate den Pili Legarrak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria den Saroi Jauregik egin zien harrera bertaratutakoei; han elkartu ziren txapelketan parte hartuko duten zenbait bertsolari, gai jartzaile, epaile eta idazkari. Han izan zen Bertsoa.eus atariko lantaldea ere eta parte hartzaileen hitzak jaso zituen; aste honetan izango da ikusgai ikus-entzunezko lagina.

Eta, noski, bertsoak: pasa den ostiralean Zarautzen jokatutako Lizardi sariketako saioan botatako bertsoaldi onenak eta Donostiako Euskal Jaietakoak izango dira entzungai.