Getxo eta Astitz, Bertso Korrikaren hurrengo geltokiak
2015/03/16
Bizkaia eta Nafarroan Korrikaren harira antolatutako saioak izango dira aste honetan. Martxoaren 18an, asteazkena, bertso-poteoa izango da Getxon, 19:30ean abiatuko dira Gure Etxea tabernatik. Jone Uria eta Peru Vidal arituko dira bertsotan eta herriko musikariek lagunduta ibiliko dira kalez kale. Ostiralean, martxoaren 20an, Astitzko aterpetxean bertso-afaria izango da iluntzeko 21:00etan. Arkaitz Goikoetxea gai-jartzailearen esanetara arituko dira Miel Mari Elosegi "Luze", Oskar Estanga, Ander Fuentes "Itturri" eta Larraungo Bertso-Eskolako bertsolariak.
Hainbat herritan ibili den Bertso-Korrika Getxo eta Astitza iritsiko da aste honetan eta datorren astean Bilbo eta Arrigorriagan izango diren jaialdi eta lagun-arteko saiokin borobilduko da Korrikaren harira antolatutako zirkuitoa.