Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

2025/04/16
Aroa Arrizubieta eta Ander Sarriugarte 'Gaztetxeak Bertsotan' ekimeneko antolatzaileak elkarrizketatuko dituzte aste honetan. Biriatuko eta Bergarako bertsoaldiez gozatzeko aukera ere izango da, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Bertsoak eta gaztetxeak beti izan dira konbinazio onak eta oraingoan ere hala erakutsi nahi izan dute Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren bidez. Finalaren atarian dauden honetan, Gaztetxeak Bertsotan ekimeneko antolatzaile diren Ander Sarriugarte eta Aroa Arrizubietarekin elkartuko da Hitzetik Hortzera.

Gazteentzat zirkuitu bat sortu nahietik abiatu zuten Gaztetxean Bertsotan, gazteek pentsatua eta antolatua. 2000. urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolarik hartu dute parte; lau kanporaketa eta bi finalerdi egin dituzte Euskal Herriko gaztetxetan. Lehia zentralitatetik kentzeko apustua egin dute eta finala festa giroan egitea dute helburu. Maiatzaren 3an izango da finala, oraindik esan ez duten gaztetxe batean. Horrelako zirkuitu bat sortzeko premiaz eta bertsolari gazteek dituzten kezkez hitz egingo dute Arrizubietak eta Sarriugartek Mirari Martiarenarekin.

Josune Aramendiren bertso jarriekin bukatuko da aste honetako programa. Hitzari izeneko sorta ondu du eta Manex Pagola musikaria izango du aldamenean Aramendik.

Biriatu eta Bergara

Biriatuko Ikastolaren aldeko urteroko jaialdia eskeiniko dute larunbatean. Aimar Karrika gai-jartzaile zela bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Amets ArzallusAndoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe.

Bergaran Erramu Zapatu bezperako bertso jaialdia egin zen. Beñat Gaztelumendi, Jon MaiaNerea IbarzabalOihana Iguaran eta Onintza Enbeitak kantatu zuten eta gai-jartzen Ibon Leibar aritu zen.

Hitzetik Hortzera larunbatean, 21:00etan ETB1en.