Gaur abiatuko da ‘Bertso bira’ egitasmoa Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Bertso Bira kultur ekimenaren edizio berria antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk, lurraldeko adinekoen egoitzekin lankidetzan. Lehen Adin-adin izenarekin ezaguna zen proiektua Bertso bira izango da hemendik aurrera, eta bederatzigarren edizioa beteko du aurten. Egitasmoaren helburua bertsolaritzaren bidez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun kognitiboak sustatzea da.
30 saio egingo dira udazkenean Gipuzkoako 24 udalerritako egoitzetan. Saio bakoitzean eskualde horretako eta belaunaldi ezberdinetako bi bertsolarik hartuko dute parte; 34 bertsolarik, guztira. Horrela, egoitzako egoiliarrei bat-bateko bertsoez gozatzeko aukera eskainiko zaie.
Saio bakoitzaren aurretik egoitzetako animazio eta dinamizazio-langileek egoitzetako egoiliarrekin egiten dute lan, bertso zaharrei eta abesti herrikoiei dagokienez dituzten lehentasunak ezagutzeko. Horrela, parte-hartze aktiboa sustatzen da eta parte-hartzaileen eta artisten arteko lotura indartu.
Azken urteotan arrakasta izan du ekimenak eta gero eta egoitza gehiago dira proiektura batzen direnak. Hementxe, aurtengo saioen zerrenda:
- Aretxabaleta, GSR Debagoiena: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Ane Zuazubiskar eta Anjel Mari Peñagarikano.
- Arrasate, Iturbide egoitza: Azaroak 7, osteguna, 11:00. Anjel Mari Peñagarikano eta Maider Arregi.
- Azkoitia, San Jose egoitza: Azaroak 7, osteguna, 17:00. Eneritz Artetxe eta Millan Telleria.
- Azpeitia, San Martin egoitza: Azaroak 15, ostirala, 16:30. Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Julene Iturbe.
- Beasain, Arangoiti egoitza: Azaroak 4, astelehena, 17:00. Maddi Aiestaran eta Aitor Sarriegi.
- Bergara, Mizpirualde egoitza: Azaroak 5, asteartea, 17:30. Andoni Egaña eta Ainhoa Agirreazaldegi.
- Donostia, Zorroaga egoitza: Azaroak 7, osteguna, 17:30. Maider Arregi eta Andoni Egaña.
- Donostia, Elizaran egoitza: Azaroak 7, osteguna, 16:00. Unai Agirre eta Nerea Elustondo.
- Donostia, Txara I, Intxaurrondo: Azaroak 15, ostirala, 11:15. Oihana Arana eta Xebastian Lizaso.
- Donostia, Lamourous egoitza: Azaroak 12, asteartea, 11:00. Unai Agirre eta Oihana Arana.
- Donostia, Iza zentroa: Urriak 29, asteartea, 17:00. Uxue Fernandez eta Jexux Mari Irazu.
- Errenteria, Jesusen Bihotza egoitza: Urriak 30, asteazkena, 17:00. Andoni Egaña eta Amaia Iturriotz.
- Hernani, Maria Magdalena egoitza: Azaroak 13, asteazkena, 11:00. Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi.
- Lazkao, Txindoki egoitza: Azaroak 6, asteazkena, 17:00. Millan Telleria eta German Urteaga.
- Legazpi, Santikutz egoitza: Urriak 30, asteazkena, 17:00. Ane Beloki eta Xebastian Lizaso.
- Lezo, Eguneko zentroa: Azaroak 5, asteartea, 11:00. Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola.
- Mutriku, San Migel egoitza: Azaroak 15, ostirala, 11:00. Ane Zuazubiskar eta Anjel Mari Peñagarikano.
- Oiartzun, Petra Lekuona egoitza: Azaroak 11, astelehena, 17:00. Alaia Martin eta Jon Martin.
- Ordizia, Eguneko zentroa: Urriak 30, asteazkena, 16:00. Aitor Sarriegi eta June Aiestaran.
- Segura, San Juan egoitza: Urriak 31, osteguna, 17:00. Maialen Akizu eta Andoni Egaña.
- Soraluze, Mesedetako ama egoitza: Azaroak 11, astelehena, 17:00. Xebastian Lizaso eta Haizea Arana.
- Tolosa, Uzturre egoitza: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Oihana Iguaran eta Xebastian Lizaso.
- Tolosa, Yurreamendi egoitza: Urriak 28, astelehena, 16:30. Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre.
- Usurbil, Egurtzegi eguneko zentroa: Urriak 31, osteguna, 11:00. Ane Labaka eta Anjel Mari Peñagarikano.
- Zarautz, Santa Ana egoitza: Azaroak 15, ostirala, 17:00. Andoni Egaña eta Aner Peritz 'Euzkitze'.
- Zestoa, San Juan egoitza: Azaroak 4, astelehena, 11:00. Naia Arrizabalaga eta Xebastian Lizaso.
- Zizurkil, Fraisoro Eguneko zentroa: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Jexux Mari Irazu eta Eli Pagola.
- Zumaia, San Juan egoitza: Azaroak 4, astelehena, 11:00. Libe Goenaga eta Jon Maia.
- Zumaia, Ote zuri egoitza: Urriak 28, astelehena, 11:00. Jon Maia eta Libe Goenaga.
- Zumarraga, Argixao egoitza: Azaroak 8, ostirala, 16:30. Millan Telleria eta Uxue Fernandez.