Gaur abiatuko da ‘Bertso bira’ egitasmoa Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

2024/10/28
30 saio egingo dira udazkenean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk antolatuta; aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.

Bertso Bira kultur ekimenaren edizio berria antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk, lurraldeko adinekoen egoitzekin lankidetzan. Lehen Adin-adin izenarekin ezaguna zen proiektua Bertso bira izango da hemendik aurrera, eta bederatzigarren edizioa beteko du aurten. Egitasmoaren helburua bertsolaritzaren bidez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun kognitiboak sustatzea da.

30 saio egingo dira udazkenean Gipuzkoako 24 udalerritako egoitzetan. Saio bakoitzean eskualde horretako eta belaunaldi ezberdinetako bi bertsolarik hartuko dute parte; 34 bertsolarik, guztira. Horrela, egoitzako egoiliarrei bat-bateko bertsoez gozatzeko aukera eskainiko zaie.

Saio bakoitzaren aurretik egoitzetako animazio eta dinamizazio-langileek egoitzetako egoiliarrekin egiten dute lan, bertso zaharrei eta abesti herrikoiei dagokienez dituzten lehentasunak ezagutzeko. Horrela, parte-hartze aktiboa sustatzen da eta parte-hartzaileen eta artisten arteko lotura indartu.

Azken urteotan arrakasta izan du ekimenak eta gero eta egoitza gehiago dira proiektura batzen direnak. Hementxe, aurtengo saioen zerrenda:

2023ko Adin-adin ekimeneko irudia. XDZ