Garazi Navarro eta Julio Soto bertsolariak izan dira Duzunaritzen

2019/07/08
Asteazkenean amaituko da Bertso Udalekuetako lehen egonaldia; bihar hasiko da bigarrena, Uitzin.

Larunbatean joan ziren Garazi Navarro eta Julio Soto Duzunaritzera. Han daude Bertso Udalekuetako ikasturteko lehen egonaldiaz gozatzen ari diren 12 eta 13 urte bitarteko gazteak. Eguna beraiekin pasatzeko eta haiekin solasean aritzeko aukera izan zuten.

Pasa den ostegunean hasi zuten egonaldia, hango Etxartia etxean. Donibane Garazira zein Donazarreko Harrietako aintzirara egin dituzte txangoak, eta hamaika jolas ere egin dituzte: ginkana, orientazioa, elkar ezagutzeko eta talde izaera sortzeko dinamikak...

Bi egun barru amaituko da lehen txanda hau. Ordurako, ordea, bigarren egonaldiak hartuko du lekukoa. Izan ere, Uitziko udalekuak bihar irekiko ditu ateak. Hango barnetegian izango dira uztailaren 18ra arte 13 eta 14 urteko gazteak.

Uda hasi besterik ez da egin!

Duzunaritzeko Bertso Udalekuetan izan dira Garazi Navarro eta Julio Soto