Euskal musika plaza, Hitzetik Hortzeran

2025/02/19
Beñat Goitia 'Benizze' musikaria elkarrizketatuko dugu aste honetako programan; Ordiziako eta Iruñeko saioetako bertsoaldiak ere izango dira ikusgai larunbat gauean, ETB1en.

Euskal Musikagintza SL artikulua idatzi zuen JAKIN aldizkariaren urtarrileko alean Beñat Goitia Benizze musikariak. Artikulu horretan euskal musikagintzaren egungo egoerari egin zion analisia, eta hori abiapuntutzat hartuta egingo dio elkarrizketa Mirari Martiarenak larunbat gaueko programan.

Hainbat musika proiektutan ibili ondoren, Benizze da Beñat Goitiaren bakarkako proiektua: hiru lan argitaratu ditu eta bere sormenaren harra asetzeko eta bideratzeko lekua topatzen du bertan. Sormen prozesuaz gain, kontzertuak lotzeko duen lanari buruz arituko dira programan.

Gaur egun musikari lotuta dagoen arren, Beñat Goitiak bertsoarekin ere badu lotura: institutu garaian hainbat lagunekin hurbildu zen bertso eskolara eta modu berezian gogoratzen ditu bertako lagunartea eta ikasitakoa. Gerora abestietako letrak egiteko erabiltzen ditu bertan ikasitakoak. Gai-jartzaile lanak ere egin izan zituen eta, orain, distantziatik, mugimendu indartsu bezala ikusten du Arabako bertsolaritza.

Ordizia eta Iruñeako bertsoaldiak

Aste honetako programan ere, nola ez, izango da bertsoak entzuteko aukera. Alde batetik, Ordiziako bertsoak izango dira ikusgai: Tximista Sagardotegian bertso-afaria antolatu zuen Emaneurre taldeak eta bertsotan aritu ziren Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina. Beste alde batetik, Iruñeko bertsoak entzun ahal izango dira: Bertsoaroko bigarren bertso jaialdia ekarriko dugu pantailara. Bertan, Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Joanes IllarregiJulio Soto eta Xabat Galletebeitiak egin zuten bertsotan, Maialen Belarra gai-jartzailearen esanetara.

Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.