Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lan prozesuen eta pertsonen kudeaketarako eragilea behar du
Lankide berri bila ari da Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Elkartearen etorkizuneko erronkei erantzuteko estrategiak koordinatzea, diseinatzea eta lantzea izango du egiteko nagusi eragile berriak; zehazki, barne prozesuen diseinua eta koordinazioa (plan feminista inplementatzea, kasu); Bertsozale Elkarteko guneen dinamizazioa; kanpo eta barne harremanak elikatzea; eta pertsonen kudeaketa estrategikoa.
Ikuspegi estrategikorako gaitasuna, elkartegintzarako jarrera berritzailea eta kontzientzia eta kultur mugimenduen, euskalgintzaren eta herri mugimenduen ezagutza zabala eskatzen da, eta EHBEko egitasmoan aritzeko motibazioa, komunikazio gaitasuna eta finantzen kudeaketaren eta administrazio lanaren ezagutza baloratuko dira, besteak beste.
Egun osoko lan kontratua eskaintzen da, 2023ko otsailean hasteko aurreikuspenarekin.
Urtarrilaren 20ra arte bidal daitezke Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna (egun hori barne), Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko egoitzara (Subijana Etxea. Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona) edota zuzendaritza@bertsozale.eus posta elektronikora.