Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak koordinatzaile orokorra behar du

2019/02/21
Apirilean hasiko da lanean. Interesdunek martxoaren 10 baino lehen bidali beharko dituzte Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna.

Koordinatzaile lanpostua betetzeko pertsona bat behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Elkartearen koordinazio orokorra gauzatuko du; aurrekontu eta baliabideen kudeaketa eta lantaldearen koordinazio zein kudeaketaz ere arduratuko da.

Gainera, elkarteari lotutako egitura ezberdinen koordinazioa eta jarraipena ere bere esku egongo da (Mintzola Ahozko Lantegia, Lanku Kultur Zerbitzuak edota Xenpelar Dokumentazio Zentroa).

Martxoaren 10erako bidali beharko dituzte interesdunek Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna; apirilean hasiko da lanean koordinatzaile berria.

[Irakurri ARITZ ZERAINi egindako ELKARRIZKETA: "Honen parte izatea eta lehen lerrotik bizi ahal izatea luxua izan da"]