Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak komunikazio teknikaria behar du
2015/01/07
Komunikazio saileko arduradunaren zuzendaritzapean eta beste sailekin zehar lerroan, Bertsozale Elkartearen eta Mintzola Fundazioaren Komunikazio estrategia gauzatzea izango da komunikazio teknikariaren eginkizuna. Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2015eko urtarrilaren 23a baino lehen komunikazioa@bertsozale.eus helbidera.
Lanpostuaren zeregina eta eginkizunak:
Komunikazio saileko arduradunaren zuzendaritzapean eta beste sailekin zehar lerroan, Bertsozale Elkartearen eta Mintzola Fundazioaren Komunikazio estrategia gauzatzea.
Eginkizun nagusiak
- Elkartearen komunikazio estrategiari lotuta barne zein kanpo komunikaziorako komunikazio ekintzak gauzatzea.
- Elkarteak antolatutako egitasmoen komunikazioa gauzatzea.
- Internet sarea elikatzea, Elkartearen estrategia digitala inplementatuz:
- Internet atariak elikatzea.
- Sare sozialak elikatzea.
- Buletinak eta berripaperak bideratzea.
- Hedabideen jarraipena egin: eskariak bideratzea, datu baseak etengabe eguneratzea, iragarkiak gauzatu eta bideratzea...
- Prentsaurrekoak antolatu, koordinatu eta bideratzea.
- Albisteak eta prentsa oharrak idaztea.
- Posta elektronikoaren jarraipena egitea.
Eskatzen da
- Goi edo erdi mailako ikasketak.
- Komunikaziorako teknologien ezagutza.
- Jarrera konprometitua eta euskara ondo menderatzea.
- Komunikaziorako, jendaurreko harremanetarako eta planifikaziorako gaitasuna.
- Hedabideen ezagutza.
- Gidatzeko baimena eta autoa.
Kontutan hartuko da
- Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea.
- Hizkuntzen ezagutza.
- Komunikazio lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
- Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza.
- Gizarte mugimenduetan eskarmentua.
Eskaintzen da
- Lanaldi osoko lan kontratua Amasa-Villabonako egoitzan.
- Hasteko aurreikusitako data: 2015eko martxoaren 1a.
Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2015eko urtarrilaren 23a baino lehen ondorengo helbideetara:
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Kale Nagusia 70, Amasa-Villabona (Gipuzkoa)
- komunikazioa@bertsozale.eus
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.