Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ikus-entzunezko teknikaria behar du
2017ko martxoan edo apirilean hasiko litzatekeen ikus-entzunezko teknikari bat behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Elkarteko Hedapen Saileko arduradunaren zuzendaritzapean eta beste sailekin zehar lerroan, ikus-entzunezko lan teknikoak gauzatuko lituzke; batik bat, www.bertsoa.eus atarirako eta Hitzetik Hortzera telebista-saiorako. Egun erdiko lan kontratua da eskaintzen dena, Amasa-Villabonako egoitzan.
Otsailaren 12ra arte izango dute interesdunek Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidaltzeko aukera: postaz Amasa-Villabonako Subijana egoitzara (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Kale Nagusia 70, Amasa-Villabona. Gipuzkoa) edo posta elektronikoz hedapena@bertsozale.eus helbidera.
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.