Etxeberriko finalaurrekoa eta Antiguako jaialdia Hitzetik Hortzeran

2014/11/27
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan eta Donostiako Antigua auzoko Lugaritz Kultur Etxean izan berri den jaialdian izan da Hitzetik Hortzera. Igande bazkalostean eskainiko da ETB1en.

Etxebarrin jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Bertan, Iratxe Ibarra, Fredi Paia, Joseba Artza, Aneko Abasolo “Abarkas”, Ander Elortegi eta Miren Amuriza izan ziren kantuan 600 lagunen aurrean. Bertako giroa eta bertsoaldi onenak gerturatuko ditu Hitzetik Hortzerak aste honetako programan. Baita protagonisten iritziak ere.

Horrekin batera Donostiako saio klasiko bat.

Antiguako Lugaritz Kultur Etxean urteroko jaialdia osatu zuten Andoni Egañak, Amets Arzallusek, Uxue Alberdik eta Beñat Gaztelumendik. Josu Goikoetxea gaijartzaileak gidatu zuen ostiral gauekoa eta bereziki saio umoretsua atera zen. Alerik ederrenak aukeratu dira programarako.

Eta artxiboaren atalean, Xabier Euzkitzek Donostian, Antzoki Zaharrean, Bilintxen paperean kantatutako bertso batzuk eskeiniko dira.

HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.

Donostiako Lugaritz Kultur Etxean Josu Goikoetxearen aginduetara aritu ziren Andoni Egaña, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi