Eskolartekoak egin du bere bidea lurraldeetan
Arabakoa lehenik, Gipuzkoakoa gero, Bizkaian eta Nafarroan jarraian, eta azkenean, pasa den larunbatean, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Eskolarteko finala jokatu da. Hala, txapelketa bakoitzetik sailkatu dira gutxienez bina parte hartzaile Euskal Herriko Eskolarteko saiorako. Udako oporren ondotik izango da final hori, udazkenean.
Maddi Agirre eta Eukene De Los Aires sailkatu dira Arabatik; Ekain Tolaretxipi eta Naia Arrizabalaga Gipuzkoatik; Janire Arrizabalaga eta June Diaz dira Bizkaiko txapeldun eta txapeldunorde; Beñat Astiz eta Eki Mateorena Nafarroakoak; eta, azkenik, Haira Aizpurua, Oneka Arteaga eta Aetz Etxart sailkatu dira Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako txapelketatik Euskal Herriko Eskolarteko saioan aritzeko.
Irailean zehaztuko dugu azken saio horren hitzordua Eskolartekoa antolatzen dugun Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak.