Eskolartekoak aurrera darrai

2013/05/16
Saio andana izango da datozen bi asteotan Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Iparraldean. Hona hemen datozen ekitaldien agenda.

ARABA
Arabako Eskolarteko Txapelketa Arabako bertso-eskola guztiek parte hartzen duten topaketa da, 18 urtetik beherakoak dira partaide guztiak.  Festa kutsu eta lagun artean bertso eskolek bertsotarako duten gaitasuna  erakusten dute.  Eskualdez eskualde eta baita herrialde mailan ere topaketa ezberdinak burutuko dira maiatzean eta azkena Legution izango da egun osoko festa giroan.

  • 2013-05-18, larunbata, Aramaio  GORBEIALDEAKO ESKOLARTEKOA Ordua: 17:30 Lekua: Kultur etxea

Txikiak: Aramaio
Gazteak: Bertsolariak: Ibai Pérez, Beñat Zalakain, Iñaki Lertxundi, Sabin Aranburu, Peru Abarrategi, Unai Etxenausia, Andoni Rubina, Jon Izaga

  • 2013-05-23, osteguna, Kanpezu MENDIALDEAKO ESKOLARTEKOA Ordua: 14:30 Lekua: Kultur etxea

Txikiak: Ibernalo ikastola, Kanpezu institutua eta Maeztuko eskolako haurrak. Bertso sortak eta bat-batekoak.
Gazteak: Kanpezuko institutuko gazteak bertso sortak.

  • 2013-06-01, larunbata, Legutio ARABA OSOKO ESKOLARTEAKOA.

Goizean txikiak, 11:00etan.
Arratsaldean handiak. 15-18 urtekoen finaleko saioa 16:30ean, Kultur Etxean.

 

BIZKAIA

Bat-batekoan, kanporaketak:

Maiatzak 21, Markina. 15:00etan Kultura aretoan. 15-16 urtekoak.

Maiatzak 22, Elorrio. 15:00etan Txintxirri ikastolan.  17-18 urtekoak.

Bat-batekoaren finala: maiatzak 30, Bilbo. 11:00etan Indautxuko “El Carmen” aretoan.

 

GIPUZKOA

Idatzizko lehiaketak eta bat-bateko kanporaketak:

  • Maiatzak 17, Arrasate. 15:00etan idatzizkoa. 16:00etan bat-bateko kanporaketa, Arimazubi ikastolan.

14 urtera artekoak. Taldeak: Oñati, Aretxabaleta, Legazpi.

15-18 urtekoak: Maider Arregi (Oñati), Ane Zuazubiskar (Arrasate), Mikel Iturriotz(Urretxu), Maialen Akizu(Urretxu), Beñat Torres (Urretxu), Jon Mendizabal (Urretxu), Aratz Igartzabal (Gabiria), Eneko Araiztegi (Segura).  Aurkezlea: Maddi Labaien

  • Maiatzak 24, Lazkao. 15:00etan idatzizkoa. 16:00etan bat-bateko kanporaketa, Areria zineman.

14 urtera artekoak. Taldeak: Ordizia, Zarautz.

15-18 urtekoak: Mikel Tapia (Ataun), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi), Aitor Irastorza (Zaldibia), Gemma Urteaga (Ordizia), Paul Iruretagoiena (Ataun), Mikel Oria (Zerain), Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Aitor Balerdi (Hernani).  Aurkezlea: Ainhoa Mujika.

 

FINALA eta Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa. Maiatzak 31, Tolosa. 16:00etan  Leidor Aretoan. Aurkezlea: Maialen Lujanbio.

Txapelketako epaile taldea: Martin Aramendi,  Maite Sukia eta Aitzol Astigarraga.

Txapelketako gai-jartzaile taldea: Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko gai-jartzaile taldea.

 

IPARRALDEAN

  • 14 urtera arteko Seaskako ikasleekin bi Bertsulari Ttiki Egun egingo dira:

Maiatzaren 24an,  ostiralarekin Miarritzeko Jai-Alai esker-paretean, eta maiatzaren 31ean, ostiralarekin Gabadin Herriko Gelan ospatuko dira bi Bertsulari Ttiki egunak. Goizeko 9etan hasiko da ekitaldia eta arratsaldeko 16,00ak arte ekintza ezberdinak izanen dire.

Miarritzen Seaskako ikastoletatik 400 bat haur izango dira bertan. Goizetik haur horiek idatzitako bertsuak abestuko dituzte Oskar Estanga bertsulari-musikariakin batera. Bertan bazkaldu ondoren, arratsalean ekitaldi berezi bat izanen da non Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsulariak parte hartuko duten. Gabadin, Seaskako ikastoletatik 300 bat haur izango dire bertan,  eta Miarritzeko egitarau berdina izanen da. Arratsaldeko ekitaldi berezian parte hartuko duten bertsulariak, Joanes Etxebarria eta Miren Artetxe izanen dire.

    • 15-18 urteko gaztetxoen arteko finala eta bertsu-eskolen eguna ospatuko da ekainak 1ean Aiherran. 14:30ean Denen Etxea gelan.

Finalistak: Nahia Sasco, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Ortzi Murua, Aitor Servier eta Kerman Díaz.