Eskolarteko bertsolari txapelketan murgilduta dabiltza gaztetxoak

2013/05/08
Nafarroan Bertso Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Donezteben; bertan, besteak beste, 14 urte arteko eskolarteko finala jokatuko da. Bizkaian bertso jarrien finala ospatuko da ostiralean Gernikan. Gipuzkoan eskolarteko kanporaketa saioa izango da ostiralean Zarautzen eta Araban Gasteizaldeko eta Lautadako eskolartekoak ospatuko dira, ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren.
  • NAFARROA

FINALA, Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa eta Bertso Eskolen Eguna. Maiatzak 11, Doneztebe. 11:00etan, Zinema Aretoan.

  • BIZKAIA

IDATZIZKOAREN FINALA. Maiatzak 10, Gernika. 15:00etan Seber Altube ikastolan.

  • GIPUZKOA

Maiatzak 10, Zarautz. 15:00etan idatzizkoa. 16:00etan bat-bateko kanporaketa, Modelo Aretoan.

14 urtera artekoak. Taldeak: Zarautz (1), Zarautz (2), Zumaia-Oikia, Itziar

15-18 urtekoak: Unai Sarasua (Oikia), Markel Eizagirre (Zarautz), Amaia Urbieta (Zarautz), Paul Beitia (Zarautz), Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Oier Etxeberria (Azpeitia), Danel Olano (Getaria),  Aurkezlea: Maite Aizpurua.

  • ARABA

2013-05-10, ostirala, Gasteiz GASTEIZALDEAKO ESKOLARTEKOA Ordua: 17:30 Lekua: Armentia ikastola
Txikiak: Bertso-eskolak: Bertxilika, Xagumendi
Gazteak: Bertsolariak: Iñaki Tena, Maddalen Arrausi, Unai Argote, Ane Amor, Ianire Nazabal, Jon Santxez Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea

2013-05-11, larunbata, Zalduondo LAUTADAKO ESKOLARTEKOA Ordua: 17:30 Lekua: Lazarraga jauregia
Txikiak: Bertso-eskolak: Agurain, Zalduondo
Gazteak: Bertsolariak: Jon Unai Aspe, Egoitz Iradier, Irati Ruiz de Pinedo, Naur Jungitu, Aitor Najera, Asier Luiaondo