Errima ehiztariak taldeak eta Izaron hautsak taldeak irabazi dute XXXI. BBK Sariketa
Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketa heldu da amaierara. Gaur arratsaldean jokatu da sariketako finala Bilbon, eta Errima ehiztariak taldeak eta Izaron hautsak taldeak izan dira edizio honetako irabazleak.
30 urteren ostean, aldaketak izan ditu sariketak, eta besteak beste, taldeak ez dira eskualdeka osatu.
Saioa, finalean ohikoa bihurtu den moduan, talde agurrekin hasi da.
Gaurkoan ondorengo 12 bertsolari gazteak izan dira protagonistak:
A mailan:
- Sagutxo kaskarinak: Amaia Gallastegi, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz
- Errima ehiztariak: Haizea Telleria, Enara Gallastegi eta Naroa Jaio
B mailan:
- Izaron hautsak: Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Jokin Arriola
- Pello Joxepak: Araitz Katarain, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti
Bestalde, kantaera onenaren saria Garazi Navarrok eskuratu du.
Gaurkoan Igor Menika Bengoetxea ibili da aurkezle beharretan. Epaimahaia Ainhoa Arregik, Juanjo Respaldizak eta Mirari Azulak osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Jone Larrinaga Dañobeitia aritu da.
Sari banaketa ekitaldian Koldo Bilbao BBK-ko ordezkariak, Josune Bañales Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Ainhoa Markinez Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak hartu dute parte.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zorionak eman gura dizkie aurtengo BBK Sariketan parte hartu duten guztiei. Bereziki bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari.