Emozioen kudeaketari buruzko ikastaroa eskaini die Arantzazu Loidik bertso-eskoletako kideei
Bertso-eskoletako 20 irakasle elkartu ziren pasa den larunbatean, Bertsozale Elkartean (Villabona), Arantzazu Loidirekin ikastaroa egiteko.
Oso hurbileko giroa sortu zen, eta umetan (hasiberritan) bertso-eskola zein Eskolartekoa bakoitzak nola bizi izan zuen, gazi-gozo guztiekin, partekatu zuten gaur egun irakasle direnek. Baita bertso-eskolako irakasle izateko bakoitzaren motibazioak gaur zein diren ere. Hamaika begirada, emozio, esperientzia ezberdin bildu ziren, eta guztiekin sentitu ziren identifikatuta, neurri batean, denak ere. Nork bere ondorioak eta irakaspenak ateratzeko bide eman zuen Arantzazu Loidik bideratutako dinamikak.
Ikastaroaren amaieran bertaratuak pozik agertu ziren parte hartu izanaz, eta halako lanketak egiten jarraitzeko beharra nabarmendu zuten, bertso-eskoletan irakasle gisa hainbat egoeraren aurrean sortzen diren ezin, kezka, eta heldulekurik ezari aurre egiteko.