Emakumea eta bertsolaritza ikertzeko beka deialdia, martxan
Aurten Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolak hartu du Kilometroak antolatzeko ardura, eta hortik bertsolaritzaren inguruko ikerketa deialdi hau udalerriok kokatuta dauden Aiztondo bailarari loturiko proiektuentzako izatea; zehazki, emakumea eta bertsolaritza Aiztondon ikergaia duten proiektuak lehenetsiko dira, baina Aiztondoko ahozko kultur sorkuntza aztertzen dutenak ere aintzat hartuko dira.
Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak deitu dute ikerketa beka, aipatutako Zubimusu ikastolaren eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. 3.000 euroko dirulaguntza jasoko du hautatuak proposatutako ikerlana garatzeko. Apirilaren 2ra arte aurkez daitezke proiektuok, eta maiatzaren 9an jakinaraziko da zein den proiektu aukeratua. Gero, urtebete izango du ikertzaileak lana egiteko.
Atzo aurkeztu genuen deialdia Amasa-Villabonako Subijana etxean lau erakundeok, Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Bertsozale Elkartearen egoitzan.
Deialdiaren inguruko informazio gehiago, hemen.