Elkartasunez bertsotan
2014/02/13
Aste honetako Hitzetik Hortzeran bi elkartasun-saio ikusiko ditugu. Igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.
Donarmartirin bertako Arberoa Ikastolaren aldeko bertso-afaria egin zuten eta han izan ziren kantuan Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina. Ikastolako haurrek kantu-goxoz azalduko digute zer den beraientzat Ikastola.
Andoainen berriz, Sahararen aldeko bertso-jaialdia izan zen. Urtero egiten dute Bastero kultur-gunean eta aurten Andoaingo bertso-eskolako Ion Belokik hartu du gai-jartzailetzaren lekukoa. Bere agindutara aritu ziren bertsotan Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio.
Hau guztia, igande arratsaldean, 15:00etan, ETB1en.