Ekainaren 22an jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko XXV. Bertsolari Txapelketa

2013/06/14

Datorren ekainaren 22an jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko XXV. Bertsolari Txapelketa, Orioko Karela kiroldegian. Goizeko eta arratseko saioetan, gaztetxoak (taldeka) eta helduak (banaka) arituko dira aurtengo txapelaren lehian. Txapelketa datorren asteazkenean aurkeztuko da, ekainaren 19an, Orioko udaletxean, goizeko 11:00etan eskainiko den prentsaurrekoan. Bertan izango dira  Amaia Dorronsoro (Orioko Udala), Miren Irigoien (Bertsozale Elkarteko transmisio arduraduna) eta Joanjo Respaldiza (Euskal Herriko Ikastolak).

Iazko finaleko irudia