EH-ko Eskolarteko Finala eta festa ekainaren 21ean izango da, Orion
Euskal Herriko XXVI. Eskolarteko Finala eta Festa
- Ekainak 21, Orion.
- 11:00etan bat-bateko txapelketa finala
Tokia: Orioko Karela Kiroldegia.
Bertsolariak: 15-18 urteko gazteak. Herrialde bakoitzetik 2 sailkatuko dira.
Saioaren aurkezlea: Beñat Gaztelumendi.
Txapeldunari Maialen Lujanbiok jantziko dio txapela.
14:00etan bazkaria, plazan
Euskal Herriko produktu ekologikoekin egindako bazkaria izango da.
Babeslea: Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.
Menua: paella, postrea, kafea, edariak.
*Bazkaria etxetik dakartenentzat mahaiak-aulkiak egongo dira.
Sarrerak salgai: www.bertsosarrerak.eu
-bazkari txartela eta kamiseta: 15€. Erreserbatzeko epea: ekainak 6.
-bazkari txartela: 10€. Erreserbatzeko epea: ekainak 13.
Bazkalostean bertso-eskolen emanaldiak eta erromeria, plazan
Plazan jarriko den oholtzan herrialde ezberdinetako bertso-eskolek prestatutako emanaldiak izango dira. Patxi Etxeberria eta Maialen Lujanbio ere ariko dira bertsotan elkarrekin eta, bukatzeko, 16:00etatik 18:00etara "Obaneuke" taldeaz erromeria izango da.
Autobusak Oriora, herrialdeetatik
Autobusez joan nahi duzuenok, galdetu zuen herrialdeko Bertsozale Elkartean.
Arabako Bertsozale Elkartea. 945 01 05 05 / araba@bertsozale.com
Bizkaiko Bertsozale Elkartea. 94 681 27 11 / bizkaia@bertsozale.com
Iparraldeko Bertsularien Lagunak. 559 541 504 / iparraldea@bertsozale.com
Nafarroako Bertsozale Elkartea. 948 14 37 47 / nafarroa@bertsozale.com
Antolatzaileak
Ikastolen Elkartea eta Bertsozale Elkartea
Babeslea
Orioko Udala
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila
Bizkaiko Foru Aldundia
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua