Ebatzi dira bertsolaritza ikertzeko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzolak sustatutako hiru sariak
2014/12/01
Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko helburuarekin, 2014an 2.000 €-ko hiru sari esleitu ditu.
6 izan dira aurkeztu diren proiektuak eta horietatik hiru sarituak izan direnak:
1.- “Bertsolaritza eta generoa”
(Gema Lasarte, Pilar Aristizabal, Amaia Alvarez, Ana Isabel Ugalde, Maria Teresa Vizcarra, Ainhoa Alvarez)
2.- “Bertsoa kolorez jantzi zenekoa”
(Ainhoa Aizpurua)
3.- “Emakume bertsolariek plazan izan duten bilakaera”
(Nerea Elustondo)