Durangoko bertsoak eskainiko dira igandean Hitzetik Hortzeran
2017/11/16
Gainera, bertsolaritzaz gozatzen jarraitu ahal izango du zaleak hura amaitzean, ETB4n zuzenean jarraitu ahal izango baita Txapelketa Nagusiko Amurrioko finalaurrekoa.
Pasa den igandean Durangon jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren laugarren finalaurrekoa, lehen itzuliko azkena. Han izan ziren kantuan Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran. Bertsoaldi onenak eskainiko dira igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etan, ETB1en.
Gainera, igandean bertan, Amurrion izango da txapelketako saioa eta ETB4n jarraitu ahal izango da zuzenean 16:55etik aurrera, Aitzol Barandiaranen eta Uxue Alberdiren iruzkinekin. Han izango dira kantuan Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.
Gozatu bertsoaz etxeko epelean ere!