Dulantzi eta Etxarriko finalaurrekoak Hitzetik Hortzeran

2013/03/08
Ruben Sanchez Bakaikoa izando da saioko protagonista

Dulantzin jokatutako hirugarren finalaurrekoan erabaki da Arabako txapelketako finalean kantatuko duen seikotea. Saioko irabazlea Iñaki Viñaspre. Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza sailkatu dira handik eta atarian geratu, berriz, Izar Mendiguren eta Irati Anda. Ruben Sanchez ere sailkatu da eta berekin egin du goiz pasa Jon Artanok, gauza mordo bat du-eta esateko Rubenek. Arabako bertsolaritzaz –berak idatzi zuen Araba, bertso histori desberdin bat liburua–, Uraitz Soubiesekin sortu duen The Arlotes marrazki bizidunei buruz, Gasteizko alde zaharreko egunerokoaz eta abar.

Etxarrin jokatu den Nafarroako txapelketako finalaurrekokoak ere izango du tartea programan. Xabier Silveirak sakeleratu zuen jokoan zegoen txartela eta puntuazioaren arabera, horrela geratu ziren gainontzeko partehartzaileak: Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Ander Fuentes Itturri eta Josu Sanjurjo.

Horretaz gain, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean Bilgune Feministak antolatutako bertso saio berezi batekoak ere emango dituzte. Zestoako Alima taldekoek sabel dantza egin zuten eta bertsotan, Iraia Eliasek jarritako gaiei, Ainhoa Agirreazaldegi, Amaia Urbieta, Rosi Lazkano eta Uxue Alberdi.

HITZETIK HORTZERA: ostiralean, 21:00etan,  ETB-1en. Eta eitb nahieranen.

Ruben Sanchez eta Jon Artano Gasteizko kaleetan barna