Donostiako eta Irungo saioetako aleak, Bertsoa.eus atarian

2019/02/26
Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdeneko bertsoak ere bildu ditu sareko plazak.

Donostiako Basque Culinary Centerren izan da sareko plaza bertsoak dastatzen: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta Unai Agirre aritu ziren kantuan, Unai Elizasuren esanetara. Irungo Elatzeta elkartera ere eramango gaitu Bertsoa.eus atariak; Alaia Martin eta Maialen Lujanbio aritu ziren han kantuan Zuhaitz Olazabalek jarritako gaiei erantzunez. Eta aste honetako "bertso menua" biribiltzeko, Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdenekoak izango ditugu azkenbururako.

Arabako txapelketa zein Nafarroakoa adi jarraituko ditu Bertsoak, eta Abra sariketaren ingurukoak, agendako hitzorduak eta Hitzetik Hortzeraren aurrerapena ere bilduko ditu sareko plazak.

On egin!

Basque Culinary Centerren izan zen saioa.