Donostiako Aste Nagusian botatako aleak, Bertsoan

2017/08/21
Hiriburuko Easo plazan izan ziren saioak eta asteazkenean, abuztuaren 16an, bertaratu zen sareko plaza. Eskura daude bertsoaldiak jada.

Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin izan ziren Donostiako Easo plazako oholtzan pasa den astean, Aste Nagusiaren aitzakian antolatutako saioan. Imanol Artola "Felix" gai-jartzailearen aginduetara osatu zuen laukoteak bertso saioa eta jada ikusgai da sareko plazan.

Bestalde, ostegunean, Xabier Amurizaren plazako jarduna errepasatuko dugu protagonistaren ahotik eta Andoni Egañarekin batera. Eta, hain zuzen, Egaña bera izango dugu protagonista ostiralean berreskuratuko dugun Bertsoaldi Historikoan: 2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusian bakarkako ariketan botatakoak berreskuratuko ditu Bertsoak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin.

Plazaz plaza dabil Bertsoa uda honetan.