Diziplinak nahastuko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak
2016/01/21
Maialen Lujanbiok, Oskar Estangak eta Unai Gaztelumendik beren iritzia emango dute nahasketa horien inguruan.
Bertsolaritza diziplina ugarirekin nahastu izan da emanaldietan: antzerkia, musika, marrazkia, literatura idatzia,… eta aste honetako Hitzetik Hortzerak gai horri helduta egingo du hausnarketa. Zer ekarri diote bertsolaritzari nahasketa horiek? Maialen Lujanbiok, Oskar Estangak eta Unai Gaztelumendik beren iritzia emango dute. Tartean, esperimentu ugari ikusiko dugu: Saran Unai Gaztelumendiren marrazkiak oinarri hartuta Sustrai Colinak eta Maialen Lujanbiok egin zuten saioa eta gitarra lagun Oskar Estangak eta Jon Martinek Espartzan osatutako emanaldia.
Igandean, 15:00etatik aurrera, Hitzetik Hortzera ETB1en. Eta sarean, noiznahi, www.eitb.tv atarian.