Denboraldi berriari ekingo dio gaur Hitzetik Hortzerak

2013/09/30
Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin batera abiatuko da bertsolaritzari buruzko telebista saioaren denboraldia. Gaur Amasa-Villabonako kanporaketa izango du programak ardatz. Igandeetan 15:00etan eta astelehenetan 23:15ean eskainiko da ETB1en.

Gaur hasi eta martxora bitartean luzatuko da bertsolaritzari buruzko saio beteranoaren denboraldi berria.

Bi fase ezberdin izango ditu. Txapelketak dirauen bitartean, saioetan gertatzen dena ahalik eta azkarren kontatzeko, igandeetan arratsaldeko 15:00etan eta astelehenetan 23:15ean ikusi ahal izango da programa ETB1en. Larunbatean jokatutako saioaren berri igandean emango da eta igandekoaren laburpena astelehenetan.

Behin txapelketa bukatutakoan, ohiko formatura itzuliko da programa eta 2014ko martxora arte eskainiko da, egun eta ordutegi berean. Horrez gainera, eitb.com-en eta EITB Nahieranen edozein momentutan aurkitu ahal izango da.

EITBk eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean egingo dugu aurten ere ‘Hitzetik Hortzera’ saioa.

 


Hitzetik Hortzerako lantaldea Amasa-Villabonako saioa jarraitzen