Bizkaiko Txapelketako finalistak eta Markina-Xemeingo Kontzezioko saioa Hitzetik Hortzeran
Osatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Bilbon abenduaren 20an lehiatuko dira Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebitia.
Beraien iritziak, asmoak eta gogoak azalduko dira datorren Hitzetik Hortzeran.
Zortzikotea osatzeko falta zen finalaurrekoa joan den igandean izan zen Amorebieta-Etxanon eta hango bertsoak ekarriko ditu aste honetako programak
Goraino beteta zegoen Zelaieta pilotalekuan kantatu zuten Arkaitz Estiballesek, Jone Uriak, Oihana Bartrak, Ibon Ajuriagojeaskoak, Imanol Uriak eta Garikoitz Sarriugartek.
Bizkaiko txapelketan gertatutakoaz gain saio historiko baten berri dakar igandean Hitzetik Hortzerak.
Markina-Xemeinen urteroko Kontzesio saioa izan zen eta oraingoan, bizirik dauden sei txapeldun igo arazi zituzten oholtzara. Jon Lopategi, Sebastian Lizaso, Xabier Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio aritu ziren kantuan gainezka zegoen, 1000 lagunetik gora, pilotalekuan. Gabixola gai-jartzailearen gidaritzapean saio hunkigarri eta gozagarria osatu zuten
Bi hari horietatik tiraka txapelketek sormenean, bertsolarien plazako jardunean, zer eragin duen arakatu nahi izan dugu eta horren lekukotasunak ekarriko dizkigute bertsolariek.
HITZETIK HORTZERA, igande arratsaldean 15:00etan ETB1n. Eta eitb nahieranen.