Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera begira Hitzetik Hortzeran
Abenduaren 17an Bilboko Miribilla aretoan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final handia. Hiru finalaurreko jokatuta, honako zortzikote hau ariko da bertan: Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal. Final horri begira jarriko da Hitzetik Hortzera igandean.
Finalaurrekoetako onena
Markina-Xemeinen, Basaurin eta Larrabetzun jokatu ziren hiru finalaurrekoak. Horietan 18 bertsolari aritu ziren kantuan. Saio horietako bertsoaldi onenak eskainiko ditu igandeko Hitzetik Hortzerak.
Finalisten iritziak
Finalaurrekoetako errepasoa egiteaz gain, zortzi finalisten hitzak ere bilduko ditugu igandeko programan, eta txapelketan orain arte izandako sentsazioak eta finalera begira dauzkaten asmoak zein diren kontatuko digute.
Igandean ikusgai
Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere aurkitu ahal izango duzue EITB Nahieran-en.