Bihar amaituko da hezitzaileen izen-ematea
Bertso Udalekuetako aurtengo txandetan lan egin eta gozatu nahi duten begirale, zuzendari, sukaldari zein praktikak egiteko interesa duten lagunek hilabeteko epea izan dute izena emateko. Otsailaren 18an zabaldu zen hezitzaileen izen-ematea eta bihar itxiko da. Lantaldeak apirilaren 8rako osatuko dira eta erabakiaren berri izena ematen duten guztiei jakinaraziko zaie.
Gero, udalekuak prestatzeko egiten den asteburu pasara hurbildu beharko dute aukeratuek apirilaren 29an eta 30ean, Zestoako Sastarrain aterpera.
Bertso Udalekuetara joan nahi duten gaztetxoek, apirilean
Bertso Udalekuetaz gozatu nahi duten gaztetxoek Aste Santuko oporretatik bueltan izango dute izena emateko aukera. Bertso-eskoletako kideek edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek apirilaren 4tik 15era eman dezakete izena eta gainerakoek apirilaren 18tik 29ra.
Informazio gehiago, hemen.