Bihar abiatuko dira Bertso Udalekuak

2015/07/02
Orioko egonaldia izango da lehendabizi eta gerora hasiko dira Irañeta, Maule, Muxika eta Zuhatzakoa.

Hemen dira Bertso Udalekuak. Bihar zabalduko ditu ateak Orioko Itxaspe baserriak lehen taldea hartzeko. Uztailaren 3an hasi eta 12ra bitarte bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozatzeko aukera izango dute 12 eta 14 urte bitarteko gazteek; hori guztia udalekuek berekin dakarten aisialdi giroarekin eta ekintzekin: jolasak, txangoak, kirolak…

Oriokoaren ondotik beste lau txanda ere izango dira, herrialde ezberdinean bakoitza: Irañetan, Maulen, Muxikan eta Zuhatzan. 9 eta 18 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte txanda horietan.

Bertso Udalekuak egiten diren 18. aldia da. Herrialde ezberdinetako gazteen arteko harremana sustatzeko, tokian tokiko eragileak ezagutzeko eta ongi pasatzeko aukera ematen dute udalekuek, bertsolaritzaren inguruan.

2014an Zuhatzan izandako bertso-udalekuak