Bertsozale gazteen festa Gipuzkoan

2015/04/27
Gipuzkoako bertso-eskoletako ikasle ugari bildu dira Irunen. Iñigo Ibañez azpeitiarra da Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun berria eta Lierni Rekondo gailendu zen bertso jarrien modalitatean.

2015eko apirilaren 26an, Irunen, ospatu da Bertso Eskolen Eguna eta 200 haur izan dira parte hartzen. Goizean, Bertso Eskolen Egunaren harira prestatutako jolasak izan zituzten gaztetxoen gozagarri eta, arratsaldean, Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketaren finala jokatu zen Amaia Antzokian.

Bertso eskolen eguna

Goizeko 10:30etan iritsi ziren autobusak eta kamiseten banaketarekin txuriz tindatu ziren Irungo kaleak. “Oinak buruan” leloa irakur zitekeen kamisetatan eta baita arratsaldean oholtza gainean ere.

Urantzu frontoian bildu ziren gaztetxoak. Txoko desberdinetan jolasak izan ziren: bitxigintza, herri kirolak, bertso ipuinak…

Bazkalostean, Eskolarteko txapelketaren finala jokatu zen Amaia Antzokian. Finalaren ostean bat-batekoa eta idatzikoaren sari banaketak izan ziren.

Eskolartekoaren finala

 15:30etan hasi zen txapelketako saioa eta kanporaketatik sailkatutako zortzi bertsolariak aurkeztu zituen Eneritz Artetxek.

  • Ane Zuazubiskar
  • Jon Ander Iriondo
  • Paul Iruretagoiena
  • Oier Etxeberria
  • Andoni Mujika
  • Asier Ibarguren
  • Iñigo Ibañez
  • Beñat Mujika

 Zigor Leunda, Bakarne Urreaga, eta Ainhoa Mujika izan ziren epaile eta Irene Florentino idazkari lanetan.

Bat-bateko saioan   Alai Martin izan zen gai-jartzaile. 300 entzule inguru bildu ziren Amaia Antzokian. Iñigo Ibañez izan zen txapelduna eta Paul Iruretagoinea txapeldunorde. Beraz, ekainaren 27an ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalean abestuko dute biek.

Idatzizkoen sari-banaketak

Lierni Rekondok jaso zuen bertso-paper onenen saria helduenen mailan. Txapelketa honetako partaideei gai bat ematen zaie eta ordubete izaten dute zenbait bertso idazteko. Honakoak izan ziren idatzikoetako irabazleak:

 

LH  3. eta 4. maila   8-9 urtekoak

Irabazlea:   Jon Mendiluze  (Irurako Ikastola)      

Aipamenak:

-Ixiar Barandiaran Errandonea (Ataungo Joxe Miguel Barandiaran eskola)

- Olar Santamari Bulman (Zumaiako Herri Eskola)

- Unai Mir Etxarri (Elgoibar Ikastola)

- Amalur Ponce Oianeder (Debako Luzaro Eskola)

        

 LH  5. eta 6. maila  10-12 urte bitartekoak

Irabazlea:   Lantz Unanue (Ikasberri Azpeitiko Ikastola)

Aipamenak:

- Peio Zubeldia Garikano (Tolosako Hirukide Jesuitinak) 

- Irati Arakistain (Zumaiako Herri Eskola)

- Maddi Urrestarazu Larrea (Ataungo JM Barandiaran eskola)

- Maddi Altolagirre (Oñatiko Elkar Hezi  Ikastetxea)

 

DBH Lehen Zikloa  12-14 urte bitartekoak

Irabazlea:   Oihana Arana (Eskoriatzako Arizmendi Ikastola, Almen gunea).

Aipamenak:

-  Aner Perez Manterola (Zarauzko Lizardi Institutua)

-  Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasaingo Loinazpe        Institutua)

-  Jone Lizarralde (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola)

-  Jone Manjarrés Castro (Oiartzungo Haurtzaro Ikastola)

 

DBH  2. Zikloa eta Batxilergoa         15-18 urte bitartekoak

Irabazlea:     Lierni Rekondo (Lasarte-Usurbileko BHI )

Aipamenak: 

- Beñat Mujika Izagirre ( Donostiako Santo Tomas Lizeoa)

- Oihana Labiano Sorazu (Ikasberri Azpeitiko Ikastola)

- Naroa Agirre Arozamena (Urnietako Egape Ikastola BHI )

- Ane Beloki Lopez (Legazpiko Haztegi Ikastola)