Bertsozale Elkarteko batzarrak, urteko lehen hilabeteetan
Bazkideok elkartzeko abagune izaten dira urteroko batzarrak eta urteetako lehen egun eta asteek aurrera egin ahala gero eta hurbilago ditugu. Hemen begirada azkar bat.
Goiztiarrenak nafarrak izango dira: urtarrilaren 26an, larunbatean, egingo dute batzarra Barañainen, Bertso Egunaren hitzordua baliatuta. 09:45ean egin dute hitzordua kultur etxean.
Otsailean egingo dute Arabako Bertsozale Elkarteak, Gipuzkoakoak eta Bertsularien Lagunak Elkarteak: otsailaren 2an, 14an eta 16an izango dira hitzorduak, hurrenez hurren. Martxoaren 16an Bizkaiko Bertsozale Elkartearen txanda egokituko da.
Azkenik, apirilaren 6an gauzatuko da Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusia.
Egunak hurbildu ahala, bazkide, iritsiko zaizkizu tokien eta orduen inguruko xehetasunak.