Bertsozale Elkarteak komunikazio eragilea behar du
2024/11/19
Curriculum Vitaeak eta motibazio gutunak aurkezteko azken eguna 2024ko abenduaren 5a da, osteguna.
Lanpostuaren zeregina eta eginkizunak:
Komunikazio estrategia:
- Bertsozale Elkartearen momentuari egokitutako komunikazio politika garatu, txertatu eta zaintzea. Gizarte erantzukizuna aintzat hartuz.
- Elkartearen komunikazio estrategiari lotuta barne zein kanpo komunikaziorako komunikazio ekintzak diseinatzea.
- Internet sarea elikatzea, Elkartearen estrategia digitala inplementatuz:
- Internet atariak.
- Sare sozialak.
- Prentsaurrekoak antolatu, koordinatu eta bideratzea.
- Albisteak eta prentsa oharrak koordinatzea
- Komunikazio erremintak garatu eta jarraipena egitea.
- Bertsozale Elkartearen irudi orokorra zaindu eta egokitzea.
- Bertsozale Elkartearen bisiotik komunikazioaren koherentzia zaintzea.
- Bertsozale Elkartearen publizitatea politika garatu eta koordinatzea.
- Egitasmoen komunikazio planak diseinatu, koordinatu eta gauzatzea.
Eragiletza eta beste sailekin harremanak:
- Komunikazio Batzordearen ardura eta dinamizazioa.
- Gogoetak diseinatu antolatu.
- Komunikazio Sailaren eragile lanak egitea.
- Komunikazio Sailaren baitako hitzarmenen jarraipena egin.
- Aholkularitza eta formazioa eman sail eta herrialdeetako eragile eta komunikazio arduradunei.
Eskatzen da:
- Goi mailako ikasketak.
- Komunikaziorako teknologien ezagutza.
- Lan taldeak gidatzeko gaitasuna eta esperientzia.
- Kultur munduaren ezagutza.
- Jarrera konprometitua eta euskara ondo menderatzea.
- Komunikaziorako, jendaurreko harremanetarako eta planifikaziorako gaitasuna.
- Hedabideen ezagutza.
- Gidatzeko baimena eta autoa.
Kontutan hartuko da:
- Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea.
- Hizkuntzen ezagutza.
- Bertsozale Elkartearen zehar lerro estrategikoen inguruko formazioa: feminismoa, lurraldetasuna eta belaunaldiartekotasuna.
- Komunikazio lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
- Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza.
- Gizarte mugimenduetan eskarmentua.
- Elkartegintza ikuspegia eta ezagutza.
Eskaintzen da:
- Egun osoko lan kontratua Amasa-Villabonako egoitzan.
- Hasteko aurreikusitako data: 2025eko urtarrilean.
Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2024ko abenduaren 5a baino lehen ondorengo helbideetara:
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Kale nagusia 70, Amasa-Villabona (Gipuzkoa)
- koordinazioa@bertsozale.eus
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.