Bertsozale Elkartea Euskaraldiarekin bat
2022/11/18
Gaur hasi eta abenduaren 2ra arte izango da ariketa. Epe horretan nahiz horretatik kanpo, Bertsozale Elkartea arigunea da.
"Hitzez ekiteko garaia da". Hirugarrenez abiatu da Euskaraldia. Gure hizkuntza ohiturei arreta jarriz euskararen erabilera handitzea da helburua. 2022koa azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte izango da, eta maila pertsonalean nahiz kolektiboan hartu ahal izango da parte ariketan.
Bertsozale Elkartea arigunea da; gune hauek euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.
Belarriprestok eta ahobiziok lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune!
Informazio gehiago hemen.