Bertsotan azaleratzen diren inertziak, Hitzetik Hortzeran
Bertsolariek zein ikus-entzuleek iritzi eta ideologia dituzte, eta horien arabera botatzen edota jasotzen dituzte bertsoak. Hala, inertzien inguruan hausnartuko du Hitzetik Hortzera telebista-saioak aste honetan eta, horretarako, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek beren iritzia emango dute.
Bertsoak ere uztartuko dira denboraldiko 11. atalean: Nerea Elustondok ipuin klasikoei buelta emango die, eta Unai Iturriagak ipotx bihurtu eta Fredi Paia printzeari kontuak eskatu zizkion arratsaldea ekarriko du gogora; Oskorriren bukaera beste era batean idazten entzungo ditugu Sustrai Colina eta Maialen Lujanbio; eta Iker Zubeldia kutxazainaren galderei erantzungo die Maialen Lujanbiok, besteak beste.
Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera telebista-saioa ETB1en, eta sarean, noiznahi, www.eitb.tv atarian.