Bertsolaritzari buruzko Gradu Amaierako Lanentzako saria

2020/09/16
Bertsolaritza ez ezik, antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza edota beste ahozko kultur sorkuntza baten inguruan egindako Gradu Amaierako Lanak (GRAL) hartuko dira aintzat. Urriaren 16ra arte aurkeztu ahalko dira.

500 euroko saria eskainiko dugu Mintzola Ahozko Lantegitik eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa bultzatu nahi du deialdiak; aurkezten diren lanek, beraz, gai hori izan beharko dute oinarrian eta, esan gabe doa, aukeren artean dela bertsolaritza.

Lanek 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean defendatutakoak, aurkeztutakoak, behar dute izan, eta urriaren 16ra arte dago aurkezteko aukera. Ikerlan saridunak 500 euro eskuratuko ditu. Azaroaren 26an banatuko da saria, Amasa-Villabonan ikerketak ezagutzera emateko egin ohi den saioan.

Informazio gehiago, hemen.