Bertsolaritzari buruzko hitzaldiak eta bertso saioak Sardinian

2014/04/29
Maiatzaren 2an eta 3an kantu inprobisatuari buruzko jardunaldietan izango dira Sardinian Andoni Egaña eta Arrate Illaro bertsolariak eta Karlos Aizpurua Mintzolako ikerkuntza eragilea. Andoni Egañak eta Karlos Aizpuruak hitzaldi bana emango dute. Egaña bertsolaritzak hizkuntz komunitatean duen eraginaz ariko da; eta Aizpurua Mintzolaren eta Bertsozale Elkartearen egitasmoez ariko da. Hitzaldiak ez ezik bertsotan ariko dira Arrate Illaro eta Andoni Egaña Sardiniako “cantadoriekin”, hots, kantua inprobisatzen duten Sardiniarrekin.

Hauxe da bi egunotako egitaraua:

  • Maiatzak 2, 18:00etan, Cagliari (Sardinia, Italia), Search aretoan: La forza del poeti . Incontro con gli improvisatori baschi. Hitzaldiak eta mahai ingurua. Parte hartuko dute: Paolo PIllonca (idazlea), Paolo Zedda (cantadori), Claudia Firino (erregioko kultura sailburua), Enrica Puggioni (eskualdeko kultura sailburua), Barbara Argiolas (eskualdeko ekonomia sailburua), Andoni Egaña (Mintzolako ordezkaria) eta Karlos Aizpurua (Mintzolako ikerkuntza eragilea).
  • Maiatzak 3, 20:00etan, Cagliari (Sardinia, Italia) Teatro La Vetreria: Sant’Efisen omenezko bertso saioa. Inprobisatzaileak: Marco Melis, Roberto Zuncheddu, Giuseppe Porcu, Nicola Farina, Arrate Illaro eta Andoni Egaña. Gai-jartzaile: Karlos Aizpurua.

Antolatzaileak: Sardiniako erkidego autonomoa, Bentu Estu kultur elkartea, Sardiniakultur fundazioa eta Cagliariko udala.

Bertsolaritzari buruzko hitzaldiak eta bertso saioak Sardinian (Italia)