Bertsolaritza, komunitatea, erresistentzia... Hitzetik Hortzera
Bertsolaritzaren komunitate funtzioak aztertu dituzte Leire Amenabar, Ane Bengoetxea, Ines Huarte, Miren Aiertza eta Ana Villanueva ikertzaileek. Uztailean aurkeztu zuten prozesuaren emaitza, eta erresistentzia horren izaera eta gure komunitatearen nolakotasuna ulertzeko asmoz elkartuko gara haiekin. Zertan eta nola da bertsolaritza erresistentziarako tresna?
Bostak dira Psikologian graduatuak, eta Ikerketa Ekintza Parte Hartzailearen metodologiarekin aritu dira lanean. Bertsoaren komunitateko belaunaldi ezberdinetako lagunek erantzun zioten ikertzaileek prestatutako galdetegiari, eta hiru eztabaida saio ere egin dituzte guztira. Iaz Mintzolaren eta UPV/EHUko Laboa Katedraren eskutik jasotako sariarekin gauzatu dute ikerketa.
Galdakaotik Azkaratera
Azken Muga kultur elkarteak antolatuta, Zarateko pagadian antolatu zuten bertso saioa joan den hilean, Bedaio eta Azkarateko mugan. Galdakaon ere Ardantza parkeko iluntzea alaitzeko ardura hartu zuten bertsolariek. Aste honetan bi bertso saio hauetako giro goxoa ekarriko dizuegu.
Bertsoaldi kuttunaren atalean, Barañaingo bertso eskolako kide den Amaia Lasherasek iazko abendura eramango gaitu: Nafarroako Mariano Izeta bertso sariketan, Sarai Roblesek kantatutako bakarkakoa gogoratuko dugu berarekin.
Ez galdu: Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00tan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.