Bertsolaritza izango dute helduleku aurtengo saridunek
Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko aukeratutako proiektuek bertsolaritza izango dute ikergai nagusi edota, behinik behin, abiapuntu. UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak banatu dituzte hiru urtez luza daitekeen urtebeteko ikerketa kontratua eta 2.000 euroko bi proiektu sari; kontratuak UPV/EHUko Euskararen eta Ikerkuntzaren Alorreko Errektoreordetzen babesa ere badu.
Bertsolaritzaren autonomia auzitan: utilitarismoa, txapelketak, hedabideak, irakaskuntza eta hibridazioa proiektuari esker Kepa Matxainek eskuratu du ikerketa kontratua, eta proiektu sariak Bertsolaritzaren erresistentzia funtzioa belaunaldi desberdinetako bertsolari eta bertsozale emakumeen ahotsetatik: ikerketa-ekintza parte hartzailea proiektuak eta Zaintzaren ekonomia eta euskal kultur sorkuntza: bi ikusezin, elkarri begira: Lehen hurbilpen baterako, bertsolaritzaren kasua aztergai proposamenak lortu dute: lehena, Ane Bengoetxea, Ana Villanueva, Ines Huarte, Leire Amenabar eta Miren Aiertza kideek osatutako taldeak aurkeztu du, eta Maialen Akizuk bigarrena.
Informazio gehiago, www.mintzola.eus atarian.