Bertsolaritza ikertzeko sariak eskainiko dira aurten ere
2017/07/17
Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak jarri dute martxan ikerketa proiektu sariak eskaintzeko deialdia: 2.000 euroko bi sari dira esleitzeko daudenak.
2013an abiatutako bideari jarraituz, bertsolaritzaren ikerketa bultzatzeko deialdia jarri dute abian Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak elkarlanean. 2.000 euroko bi ikerketa proiektu sari eskainiko dira aurtengo deialdian.
Lanen ikergai nagusia bertsolaritza izango da eta edozein jakintza-alorretik aztertu ahal izango da berau. Urriaren 15era bitarte egin ahal izango dira eskariak.
Interesa izanez gero, prozedurari loturiko xehetasun guztiak topatuko dituzu hemen.
Informazio gehiago www.mintzola.eus eta www.ehu.eus/laboakatedra atarietan.