Bertsolaritza ikertzeko aukera, esku-eskura
Bi proiektu sari eta ikerketa kontratu bat ditugu esleitzeko Mintzola Ahozko Lantegian, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean. Ikerketa lan monografikoentzako eta master amaierako lanentzako 2.000 euroko bi sari eskainiko dira, batetik; eta, bestetik, tesia egiteko doktorego aurreko urtebeteko kontratu bat, hiru urtera luzatu ahal izango dena eta UPV/EHUn gauzatuko dena. Azken deialdi hau UPV/EHUko Ikerketaren eta Euskararen Arloko Errektoreordetzek ere babestu dute.
Bi kasuetan, edozein jakintza alorretatik abiatuta aztertu ahal izango dira ahozko kultur sorkuntzak; bertsolaritza barne, noski. Maiatzaren 3an amaituko da eskariak egiteko epea.
Informazio gehiago, www.mintzola.eus eta www.ehu.eus/laboakatedra atarietan.