Bertsolaritza ikertu nahi? bi proiektu sari eta ikerketa kontratu bat eskura

2020/05/18
UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak jarri berri dituzte abian deialdiak. Ekainaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak.

Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko proiektuak hartuko dira aintzat UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak abian jarri ditugun deialdietan: batetik, 2.000 euroko bi proiektu sari, eta, bestetik, doktorego aurreko ikerketa kontratu bat dira eskaintzen direnak. Azken kontratu hau UPV/EHUko Euskara eta Ikerketa errektoreordetzek ere babesten dute.

Deialdietarako proposamenak ekainaren 26ra arte aurkeztu ahalko dira.

Bestalde, Kilometroekin elkarlanean martxan jarritako Pello Mari Otaño beka deialdia ere irekita dago oraindik; proposamenak ekainaren 19ra arte aurkez daitezke.

Hiru deialdiotarako informazioa, hementxe topatuko duzu.