Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertzeko ikerketa deialdia
2022/10/04
Euskaltzaindiarekin dugun elkarlanari esker, plazaratu dugu bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertzeko deialdi berri hau. Azaroaren 18ra arte igor daitezke ikerketa proiektuak, bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertzea helburu dutenak.
Bertsozale Elkartearen xede nagusietako bat bertsolaritzaren ikerketa hainbat ikuspegitatik egitea eta eragitea da. Horietako ikuspegi bat da hizkuntzalaritzarena, eta horretarako bidelagun ezin egokiagoa begitandu zaigu Euskaltzaindia.
Orain arte egin gabeko ikerketentzat da deialdia; alegia, ikerketa proiektu bat da sarituko dena. Jasotzen diren ikerketa proiektuen artean ikerketa proposamen onena bereiziko du epaimahaiak, eta 3.000 euro gordineko dirulaguntza esleituko dio. Azaroaren 18ra arte bidal daitezke ikerketa proposamenak.
Ondoren, ekainaren 15erako idatzita bidali beharko da hautatutako proiektua garatuta.
Informazio gehiago topatuko duzu hemen.