Bertsolariek eta ikusentzuleek dituzten erreferentziak, Hitzetik Hortzeran

2015/11/05
Horiek nondik datozen, nolakoak diren eta saiotik saiora nola aldatzen diren hausnartuko da saioaren atal berrian.

Bertsolariek zein ikusentzuleek euren erreferentziak baliatzen dituzte bertso-saioetan eta horren inguruko gogoeta egingo du aste honetan Hitzetik Hortzera programak. Belaunaldi, jatorri eta orohar mundu-ikuspegi ezberdinek bat egiten dute bertsoak konpartitzeko; erreferentzia batzuen aterkipean biltzen dira denak, eta horiek nondik datozen, nolakoak diren eta saiotik saiora nola aldatzen diren hausnartuko da saioaren atal berrian.

Horrekin batera, Amama filma, ehiza, Barcina eta beste hainbat gai dituzten bertsoak uztartuko dira.

Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB 1en. Eta noiznahi, EITB Nahieran atarian.

 

 

Denboraldiko zazpigarren atala, igandean