Bertsolariak Orioko udalekuan izan dira

2016/07/05
Bertso Udalekuetan ohikoa izaten duten bertso-afaria egin dute lehen txandako gaztetxoek: Asier Azpiroz eta Nerea Elustondo izan dituzte bisitari.

Asier Azpiroz eta Nerea Elustondo Orioko bertso-udalekura iritsi eta lipdub baten barruan aurkitu ziren; bertso-afarian gozatu ederra hartu zuten gero. Itxaspe baserrian bizi duten festa giroaren seinale.

Jolasik eta umorerik ez da falta egunerokoan. 12-14 urteko 39 haur elkartu dira Orion, Bizkaiatik (Berango, Barrika, Getxo, Algorta, Leioa, Bilbo, Mungia, Arrigorriaga, Larrabetzu), Arabatik (Ametzaga-Zuia), Lapurditik (Urruña), Nafarroatik (Doneztebe, Barañain, Narbarte, Aldatz, Elgorriaga) eta Gipuzkoatik (Hernani, Asteasu, Larraul) etorrita. Begirale taldean dituzte Beñat Vidal, Joritz Bastarrika, Amaia Elizagoien, Inazio Vidal, Eneritz Arzallus, Amaia Urbieta eta Maddi Etxeberria. Sukaldeko master txef, berriz, Unai Muñoa eta Nerea Madariaga. Misterio eguna, Oskar Estangarekin txandako kantuaren grabaketa edo inguruko herrietara egingo duten txangoaz eta beste hamaika pasadizorekin maleta bete oroitzapen eta arropa zikin itzuliko dira 10 egun pasata.

Irañetan izango dute hurrengo hitzordua gazteek, uztailaren 22an hasita.

Orioko bertso-udalekuetan izan dira Asier Azpiroz eta Nerea Elustondo