Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldiak berreskuratuko ditu Bertsoak

2017/05/19
Udazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusia abiatu arte, txapelketan botatako ale hautatuak izango ditugu sareko plazan, ostiralero.

Irailaren 23an abiatuko da bertsogintza eta bertsolaritzaren mugimendua lau urtetik behin astintzen dituen ekimena: Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Bitartean, motorrak berotzen hasteko, ostiralero-ostiralero Bertsolari Txapelketa Nagusietan kantatutako bertsoaldi gogoangarriak berreskuratuko ditu Bertsoak. Beraz, bihar hasi eta irailaren 22ra bitarte, 1986tik honako finaletan kantatu diren bertsorik onenak sareko plazan entzuteko aukera izango da.

Aste honetako bertsoaldia, 1986an Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok botatakoa.