Bertsolamintza, maiatzaren 2tik ekainaren 1era

2019/04/16
Bertsogintzari buruzko saioak Iruñean, Senperen, Bilbon, Gasteizen eta Amasa-Villabonan egingo dira. Sarrera doakoa izango da, baina www.mintzola.eus atarian aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da.

Bertsogintzaren inguruan solasteko plaza eskaintzen du Bertsolamintzak; eta, zentzu horretan, bertsogintza hainbat aldetatik begiratu eta haren inguruan ekarpenak egin eta hitz egiteko aukera izango dugu Mintzolaren eskutik. Plaza, ordea, batetik bestera mugituko dugu maiatza osoan zehar: maiatzaren 2an, 16an, 22an, 23an eta ekainaren 1ean izango dira Bertsolamintza jardunaldiak, Iruñean, Senperen, Bilbon, Gasteizen eta Amasa-Villabonan.

Lehen lau saioetan bina hitzaldi entzuteko aukera izango da, eta, ondoren, mahai-ingurua, ikus-entzuleei ere parte hartzeko aukera irekiz; aitzitik, Bilbokoa mahai-ingurua izango da hasi eta buka. Azkena, ekainaren 1ean izango da Amasa-Villabonako Subijana etxean, eta aurreko egunetan entzundako ideiak eta ondorioak ekarriko dira hitzordu horretara, jardunaldiak biribiltzeko. Sarrera doakoa da, baina izena eman beharko da Mintzolako webgunean topatuko duzun eta saio bakoitzari dagokion izen-emate orria beteta. Ekainaren 1eko saioaren ondotik, 12 euroren truke elkarrekin bazkaltzeko aukera ere eskainiko da, baina horretarako izena eman beharko da orri honetan maiatzaren 24 baino lehen. Kopuru mugatua izango da.

Amaia Agirre, Amets Arzallus, Asier Galarza, Eli Pagola, Joanes Illarregi, Jokin Bergara, Maider Arregi, Maite Berriozabal, Miren ArtetxeSustrai Colina eta Xabier Aierdi izango dira, besteak beste, parte hartzen: hizkuntza, bertsotarako gaiak, transgresioa, feminismoa, gazteak eta iritzi publikoa izango dituzte helduleku aurtengo jardunaldiek.

Orain arte, 1994, 2002, 2005 eta 2011 urteetan egin ditugu Bertsolamintza jardunaldiak.

Bertsolamintza Saran, 2011n. / XDZ